Saltar al contenido principal
Fruitu Eta Barazkien Inbentarioa Irudiduna
-5%

Fruitu Eta Barazkien Inbentarioa Irudiduna

Aladjidi, Virginie / Tchoukriel, Emmanuel

Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak... Fruitu eta baraz...

Editorial:
Pamiela-K
Materia:
Ipuinak
ISBN:
978-84-9172-100-0
Páginas:
80
17,10 €
IVA incluido
18,00 €
Disponible en 10 días
Reservar
Añadir a favoritos

Sinopsis

Fruituen artean, drupak (fruitu hezurdunak), baiak (hezurrik gabe, baina bihi bat edo batzuk dituztenak), oskoldunak (intxaurrak, esate baterako), zitrikoak, eta beste batzuk ikusiko ditugu hemen. Barazkien artean, lekaleak, barazki berdeak eta tuberkuluak bereiziko ditugu. Aipatuko ditugu, baita ere, elikagai elaboratuago batzuen jatorrian dauden landareak...

Fruitu eta barazkien inbentarioa (irudiduna) liburuak ehun bat mokadu goxo biltzen ditu: landare jangarriak, gordinik edo kozinatuta jan daitezkeenak. Fruituak, zurtoinak, erraboilak, sustraiak, haziak, hostoak, loreak... baita horien lehengaietatik ateratzen diren produktuak ere, hala nola tea, kafea, marmelada, edo txokolatea.

Espeziak, perretxikoak eta algak ere jaso dira. Batzuk oso ezagunak ditugu: esate baterako, mahatsa edo patata; beste batzuk, arrotz samarrak dira, hala nola karanbola, edo izen bitxia dutenak, Judasen belarria, kasu.

Paule Lacroix ingenieritza agronomoko doktoreak irakurketa zientifikoa egin dio liburuari, eta bertan argi bereizten dira landarearen kontzeptu botanikoa eta sukaldaritzan eman zaion izena, jateko prestatzen denean sortzen dena.

Bestalde, obra honek azpimarratu nahi du biodibertsitatearen, jasangarritasunaren eta elikadura osasungarriaren garrantzia.

Kolorearen arabera sailkatuta, inbentario eder honetako fruitu eta barazkiak modu askotara agertzen dira: jatorria duten loreari loturik, naturan aurkitzen diren bezala edo bertatik bildu ondoren, osorik edo zatikatuta...

Landareekin batera marraztu diren animaliak (intsektuak -erleak, kasu-, hegaztiak, narrastiak eta belarjale txikiak) lagungarri dira landare bakoitza bere ingurunean kokatzeko.

Información de seguridad

  • Cargando la información ...

Artículos relacionados

Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara) -5%

Biga. Benetan Identifikatu Gabeko Animalia (Avni = Euskara)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskolara berriz! "Animalia" lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza! -5%

Biga 6. Arrosa Koloreko Bizitza!

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxak hondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haien gagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokiko bihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizun barregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainia...

11,00 € 10,45 €
En stock
Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3) -5%

Biga 3. Errekreazioak, Klik Eta Ekin! (= Avni 3)

Pujol, Romain / Caut, Vincent

Astiberri

Eskola berrira ezin hobeto egokitu eta bere ahalmenei buruz balio handiko irakaspenak atera ondoren, zer eskainiko digu Bigak hirugarren ale honetan? Abenturak, barreak eta asmo on ugari, nahiz eta, batzuetan, asmo horiek hondamena ekarri. Bigaren unibertsoa pertsonaia eta pasadizo berriekin aberasturik dator, baina Biga betikoa da: beti bezain gozozale eta baldar, baina, aldi ...

10,00 € 9,50 €
En stock
Kezkamuxelak -5%

Kezkamuxelak

Browne, Anthony

Pamiela-K

Album klasikoa, ezin egokiagoa beldurrak eta kezkak partekatu eta gainditzen ikasteko. Gainera, edizio honetan, kezkamuxela izeneko panpinatxoa opari (bidezko merkataritzakoa). Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira «Kezkamuxelak» izeneko mamuxel edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez, zatartxoz eta hariz; lot...

17,00 € 16,15 €
En stock
Itsaso Gazian -5%

Itsaso Gazian

García, Nieves

Pamiela-K

Testu errimaduna duen kartoizko liburu berria itsasoa eta bertako animaliak ezagutzeko. Gauak eta ametsek elkarrekin abenturak bizitzeko aukera paregabea eskaintzen diete nagusi eta txikiei. Oraingo honetan, bidaia zirraragarri bat itsasoan barrena. Olagarroak, mihi-arrainak, atunak edo sardinak izango dira gure gaueko jolaskideak, ilargiarekin batera. Nieves Garcíak, tradizi...

12,00 € 11,40 €
En stock
Pepe & Mila Ku-Ku, Tras! -5%

Pepe & Mila Ku-Ku, Tras!

Kawamura, Yayo

Sm

Un libro de tela con los personajes de la colección Pepe y Mila jugando al cucú-tras. Los bebés desarrollarán la psicomotricidad fina mientras observan las coloridas imágenes y descubren a los personajes en cada página. ...

15,00 € 14,25 €
En stock

Otros libros del autor

Dinosauroen Inbentarioa Irudiduna -5%

Dinosauroen Inbentarioa Irudiduna

Aladjidi, Virginie

Pamiela-K

Orain dela 230 milioi urte, dinosauroak agertu ziren. Zenbaiten iritziz, meteorito baten erorketak eragin zuen, neurri batean, haien desagerpena; gaur egun Mexiko dagoen tokian izan zen, orain dela 66 milioi urte. Erabat desagertu ote ziren? Ez dirudi hala izan zenik: gaur egungo hegaztiak haien ondorengoak dira... Bizia Lurraren gainean orain dela 4.300 urte sortu zela ikasik...

18,00 € 17,10 €
Agotado